Ez dio asko iraun zorionak Eibarri, Wanda Metropolitano estadioan. Sei minutu eskas. Atletico Madrilen etxean hiru puntuak lortuko zituela zirudien, 87. minutuan Sergi Enrichek Eibar 0-1 aurreratu duenean. Sari handia zuen esku artean. Ez zen neurketako azkeneko gola izango, ordea. Borja Garces Atletico Madrilen harrobiko jokalariak puntuak banatzera behartu du 93. minutuan sartu duen golarekin.
Azken txanpara arte ongi eutsi diote armaginek Atletico Madrili, eta aurkariak izan dituen aukera garbienetan sendo agertu da Dmtrovic atezaina.
Partida amaieran, beraz, puntu bat gehiago Eibarrentzat. Lau bildu ditu guztira, orain arteko lau jardunaldietan.