Hondarribiko alardea

Hondarribiko apaizak herria utziko du, alardeko "atzerapausoak" eraginda

Jaizkibelek desfilean jasandako jazarpenak eragina izan du Biktoriano Etxabe apaizaren erabakian. "Bi aldeek sufritzen dute, eta herriak ez du hau merezi". Bera "bakean eta ondo" dagoela esan du Euskadi Irratian, eta seguru dagoela afera konponduko dela.

Jaizkibel konpainia, Kale Nagusian gora. GORKA RUBIO, FOKU
2018ko irailaren 18a
20:05
Entzun

Apaizak berak hartu du erabakia eta gaur egingo du bilera Jose Ignacio Munilla Donostiako Elizbarrutiko gotzainarekin, nora joango den eta noiz joango den zehazteko. Baina Hondarribia uztea hitz eginda eta adostuta daukate. Hala esan du Etxabek Euskadi Irratian.

Aurten, apaiza ere ukitu baitu Jaizkibelek jasandako jazarpenak. Irailaren 8an izan zen alarde eguna, eta Jaizkibel konpainiak azken urteetako desfilerik gogorrena izan zuen, Kale Nagusian. Handik bi egunera, astelehenez, gertatutakoa salatu zuen apaizak mezan, eta horrek ere zalaparta sortu zuen.

Jaietako egitarau ofizialaren barruan, elizkizun bat zuten 1638ko setioan hildakoak gogoratzeko —hura du jatorrian alardeak: Guadalupeko ama birjinari eskerrak ematen dizkiote herria setio hartatik libratzen lagundu zuela eta—. Homilian, larunbateko gertakariak aipatu zituen apaizak. Berak azaldu zion gertatutakoa BERRIAri: "Esan dut tamalgarria izan zela, herri hau ezin dela horrela egon. Ezin dugu horrela segitu beste 22 urtez. Beste belaunaldi bat horrela?". Elizan bildutakoei ohartarazi zien "erronka" dutela gatazka konpontzen. Apaizaren hitzek erreakzioa izan zuten. Emakume bat aldarera igo zen kontra hitz egitera. "Emakume horrek eta beste batzuek gaizki hartu dute esandakoa", aitortu zuen erretoreak. Udaleko agintariak ere elizkizunean zeuden.

Nolanahi ere, nabarmendu du bere erabakia ez duela elizan gertatutakoak eragin. Emakume harekin hitz egin zuela gero ere, eta "jende ona" dela. Alde guztien babesa sentitu duela ere esan du apaizak, Txomin Sagarzazu alkatearena, udal talde guztiena, Jaizkibelena... Alarde egunean gertatutako "atzerapausoak" eragin duela esan du, han izandako begiradek, sentipenek..."

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.