Albistea entzun

kutxadura

Airearen kalitatean Bilbo da “kezka nagusia" Jaurlaritzarentzat

Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordeak hausnartu du airearen kalitatea, oro har, "hobera" doala. Bilboko kutsadura ibilgailuek eragiten dutela gaineratu du, eta hori zuzentzeko neurriak hartu dituztela.

Bilboko hirigunean nitrogeno dioxido kutsadura antzeman zuten 2017an.
Bilboko hirigunean nitrogeno dioxido kutsadura antzeman zuten 2017an. Marisol Ramirez / FOKU

Jon Rejado -

2018ko irailak 24 07:11

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek arnasten duten airea kalitate onekoa da. Hala ezagutarazi du Elena Moreno Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordeak. Are gehiago, azken urteetan airearen kalitatea “hobera” egin duela hausnartu du. Hala ere, hobetzeko aukera dagoela gaineratu du. Horren barruan Bilbok eragin du “kezka nagusia" Ingurumen Sailean.

Eusko Jaurlaritzak 53 estazio erabiltzen ditu airearen kalitatea aztertzeko, zazpi gai kutsatzaile bilatuz: 2,5 eta 10 mikrako partikula esekiak, nitrogeno dioxidoa, sufre dioxidoa, karbono monoxidoa, troposferako ozonoa eta bentzenoa. 2017an bi estaziotan gainditu ziren legez ezarritako mugak bi kutsatzailetan. Hala ere, Morenok azaldu du datu horiek ez direla “bat ere kezkagarriak”.

Kutsadura kasu bat Bilboko hiriguneko estazioan gertatu zen. Nitrogeno dioxidoagatik kutsadura antzeman zuten. Morenok azaldu du kutsadura hori ibilgailuek eragin zutela, eta, dagoeneko, bertako airearen kalitatea hobetzeko neurriak hartu dituztela. Bestetik, mugak gainditu zituen bigarren kutsadura kasua Muskizen (Bizkaia) gertatu zen. Sufre dioxido maila altua antzeman zuen bertako estazioak, Petronor lantegian egondako isuri baten ondorioz.

Azkenik, Morenok gogora ekarri du, indarrean dagoen araudiak muga batzuk ezarri arren, Osasunaren Mundu Erakundeak beste batzuk aholkatu dituela. OMEren gomendioa kontuan hartuta datuak aldatzen direla azaldu zuen: estazioen laurden batek 2,5 mikrako partikula esekien kutsadura antzeman zuen; estazioen %12k 10 mikrako partikula esekien kutsadura; eta %2k nitrogeno dioxidoarena.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko lehendakariaren artxiboko irudi bat. ©OLIVIER HOSLET / EFE

Txertoen patenteak kentzearen gainean eztabaidatzea onartu du Europak

Maria Ortega Zubiate

Herrialde ekoizleei dei egingo diete «esportazioa baimendu eta hornikuntza kateak oztopatzen dituzten neurriak deuseztatzeko». Europako Batasuna da «munduko txerto esportatzaile nagusia». AEBek babestu egin dute txertoei patentea kentzea.

N-1 autobia. ©Xabier Martin / FOKU

Bidesarietan «Europako logikari» erantzuten dio Gipuzkoak, Olanoren esanetan

Berria

Espainiako Gobernuak iragarri du 2024rako bidesaria ezarri nahi duela autobia guztietan. Hegoaldean, hiru aldundiek eta Nafarroako Gobernuak dute errepideen gaineko eskumena

Argazkian, pasa den urtean Martin Ugalde foroan aurkeztutako ekitaldi bat. ©JUAN CARLOS RUIZ/FOKU

‘Garen hori: euskal marka, izaera eta balioak’ saioa aurkeztuko da gaur Martin Ugalde foroan

Jone Arruabarrena

Saioa ezin izango da bertatik bertara ikusi, baina BERRIAren webgunean enkontrua zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Galderak eta ekarpenak egiteko aukera ere zabalik dago, #GarenHoriforoa traolaren bitartez.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, gaur, Eusko Legebiltzarrean. ©David Aguilar / Efe

Jaurlaritzak ez dio helegiterik jarriko EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiari

Berria

Urkulluk esan du soilik auzitegiak onartutako neurri murriztaileak sartuko dituztela alarma egoeraren ondorenerako aterako duten dekretuan. «Bermeak» nahi ditu, eta errekurtsoa jartzeak «ziurgabetasun aldi bat» sortuko lukeela uste du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.