Noiz sortua: 2018-10-05 13:31:47

Enpresak

Gipuzkoako enpresek eskari zorroa inoiz baino beteagoa dute

Adegi patronalak herrialdeko enpresetan egindako inkestak azken urtetako datu onenak eman ditu. Gipuzkoak urtea barne produktu gordinaren %2,7ko hazkundearekin itxiko duela aurreikusi du eta 7.000 lanpostu garbi sortuko direla.

Itasa enpresaren lantegia Andoainen. Artxiboko irudia.
Itasa enpresaren lantegia Andoainen. Artxiboko irudia. Jon Urbe / Fku

Irune Lasa -

2018ko urriak 5

Albiste onak emanez egin du Eduardo Junkera Adegiko presidenteak bere lehen agerraldia prentsaren aurrean. Adegik Gipuzkoako enpresen artean egiten duen inkestaren azken datuak jakinarazi ditu gaur Junkerak, Jose Miguel Aierza zuzendari nagusiarekin batera, eta biek azaldu dutenez, inkestaren "emaitzak benetan onak dira".

Egia da aspaldi ikusi gabeko zifrak agertu direla emaitza horietan. Aierzak, datu guztien gainetik eskari zorroen datuak nabarmendu ditu. "Hamarretik bederatzi enpresak eskari maila normala edo handia dute eta beste hainbestek espero dute horri eustea edo handitzea", azaldu du Adegiko zuzendari nagusiak, eta gogoratu du datu hori inkestan inoiz jasotako handiena dela. "Datu hori oso garrantzitsua da, etorkizunari begira. Gaurko eskariak biharko aberastasuna eta enplegua baitira".

Horrez gain, Gipuzkoako enpresak euren ekoizpen ahalmenaren %85ean ari ziren irailean —1999. urteko urtarriletik izandako maila handiena—. "Enpresak euren ahalmenaren %80an ari direnean, ekonomia bere gaitasunera iristen ari dela esan ohi da", azpimarratu du Junkerak. Urteko hirugarren hilekoan herrialdeko enpresen fakturazioa %3,2 egin du gora, batez ere barne merkatuaren indarrari esker.

Enpleguari begira, 2018. urtea 7.000 lanpostu gehiago sortuta amaitzea espero dute Adegiko enpresek, eta Junkerak kontratazio mugagabearen hazkunde erritmoa nabarmendu dute. Ildo horretan, langile kualifikatuak kontratatzeko zailtasuna da, oraindik ere, Gipuzkoako enpresen kezka handiena. Aierzaren arabera, "enpresen herenak adierazi du kontratazioren bat egiteari uko egin diola pertsona egokirik aurkitu ez duelako.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Lehen arretako profesionalen protesta bat, iaz, Gasteizen. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Murgak egoera hauskorraz ohartarazi du, 15 kutsatu gehiagoren berri emanda

Ane Eslava

Egoera «kontrolpean» dagoen arren, «zuhurtzia» eskatu du. Nafarroan ez da kasu berririk egon. Lehen arretako langileek protesta egin dute

Larrialdi zerbitzuek behin-behineko ospitale bat jarri dute Lleidan. ©Ramon Gabriel / Efe

Kataluniako Gobernuak konfinamendua ezarri die 200.000 herritarri

Berria

Lleidako eskualde batean koronabirusaren zortzi agerraldi detektatu dituzte. Eguerdian jarri dute indarrean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna