Noiz sortua: 2018-10-17 16:10:52

Cabacas auzia

Ertzaintzaren "buruzagitza politiko eta poliziala" seinalatu du Ernek

Iñigo Cabacasen heriotza masa ekitaldi handietan izandako "antolaketa txarraren, kaosaren eta utzikeriaren" ondorio dela nabarmendu du ertzainen sindikatuak.

Erneko presidente Roberto Seijo, biltzar batean.
Erneko presidente Roberto Seijo, biltzar batean. Luis Jauregialtzo/Foku

Berria -

2018ko urriak 17

Agente gutxi zeudela eta aurreikuspen txarra zegoela. Hala salatu du Erne sindikatuak, Iñigo Cabacas gaztearen heriotzaren harira egiten ari epaiketari buruz. Besteak beste, Jorge Aldekoa ertzainburuak deklaratu du gaur, eta "tokiko agintarien" ardura nabarmendu du. Halako jarrerak ez ditu ontzat jo Ernek; aldiz, Ertzaintzako "buruzagitza politiko eta poliziala" jarri du jomugan, gaur zabaldutako ohar baten bidez.

Gomazko pilotak erabili zituzten ertzainek formaziorik ez zutela ere esan du sindikatuak, eta Atlhetic eta Schalkeren arteko partida ez dela salbuespena izan. Hainbat adibide aipatu dituzte; besteak beste, Athletic eta Moskuko Spartaken arteko partida —ertzain bat hil zen otsaileko istilu haietan, bihotzekoak jota—, eta 2016ko azaroan EHUren Leioako campusean izandako greba eta istiluak: "Arduradun nagusiak ez dira ia inoiz egoten ekitaldiak koordinatzen", salatu dute: "Eta orain, nork eseriko ditu aulkian benetako errudunak?".

 

Albiste gehiago

Apirilaren 2an eguneratua, 13:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.022 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 555 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.459 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Gizon bat, Zagreben. ©ANTONIO BAT / EFE

Sakelakoen kokapena jasoko du Madrilek

Berria

Telefonica, Orange eta Vodafone konpainiek euren sareak erabiltzen dituzten sakelakoak non dauden kontrolatuko dute, eta informazioa Madrilgo Gobernuari emango diote. Koronabirusaren aurkako borrokan, populazioaren inguruko mugimenduei buruzko datuak biltzea da asmoa, Madrilen arabera, eta, gaineratu duenez, ikerketak ez ditu “gizabanakoen mugimenduak atzemango”, baizik datu “anonimoak eta multzoka”.

Murga, Urkullu eta Beltran de Heredia, diputazio iraunkorrean telematikoki azalpenak ematen. ©/ Irekia

Oposizioak «gardentasun falta» egotzi dio Urkulluri

Irati Urdalleta Lete

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak azalpenak eman ditu Eusko Legebiltzarreko diputazio iraunkorreko bilkuran, EH Bilduk hala eskatuta. Argudiatu du «osasun arduradunen ezagutzan eta unean-unean jasotako informazioan oinarrituta» jokatu dutela.

Donostiako ospitaleko langile batzuk, mobilizazio batean ©Jon Urbe (Foku)

Osasuna bermatzen ez duten enpresak, fiskaltzara

Jokin Sagarzazu

LABek langileen kexak igorriko dizkio, zigor instrukzioko prozesuak ireki ditzala eskatzeko. Ohartarazi du oinarrizko zerbitzu batzuk «kolapsoan» daudela. ELAk, berriz, materiala bermatzeko eskatu dio EAEko Auzitegi Nagusiari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna