Agente gutxi zeudela eta aurreikuspen txarra zegoela. Hala salatu du Erne sindikatuak, Iñigo Cabacas gaztearen heriotzaren harira egiten ari epaiketari buruz. Besteak beste, Jorge Aldekoa ertzainburuak deklaratu du gaur, eta "tokiko agintarien" ardura nabarmendu du. Halako jarrerak ez ditu ontzat jo Ernek; aldiz, Ertzaintzako "buruzagitza politiko eta poliziala" jarri du jomugan, gaur zabaldutako ohar baten bidez.
Gomazko pilotak erabili zituzten ertzainek formaziorik ez zutela ere esan du sindikatuak, eta Atlhetic eta Schalkeren arteko partida ez dela salbuespena izan. Hainbat adibide aipatu dituzte; besteak beste, Athletic eta Moskuko Spartaken arteko partida —ertzain bat hil zen otsaileko istilu haietan, bihotzekoak jota—, eta 2016ko azaroan EHUren Leioako campusean izandako greba eta istiluak: "Arduradun nagusiak ez dira ia inoiz egoten ekitaldiak koordinatzen", salatu dute: "Eta orain, nork eseriko ditu aulkian benetako errudunak?".