Hilberria

Estefana Irastorza poeta eta Hendaiako memoriaren biltzailea zendu da

Estefana Irastorza poeta eta Hendaiako historiaren lekukoa 94 urtetan zendu da. BERRIAren galderei erantzun zien 2014an, bere aitaren gerrako gorabeherak eta Hendaiako oroitzapenak aipatuz, besteak beste. Hileta asteazkenean izanen da, 14:30ean, Hendaiako hondartzako elizan.

2018ko urriaren 29a
14:43
Entzun

Estefana Irastorza, sortzez Iribarren, Molinaon sortu zen —Donostia; garai hartan Altza zen—, 1925ean, eta Hendaian bizi izan zen Xabola etxean. 1914ko gerran izan zen haren aita (Ganix Iribarren), eta desertore gisa nola epaitu zuten kontatu zion BERRIAri 2014ko azaroaren 30ean erantzun galderetan: “Gaiztagin handi bat bezala tratatu zuten, bi eskuak lotuak, bi soldadu armatu aldamenean. Interprete bat zuen, aitak ez zekielako frantsesez. Umiliazio handia izan zen. Gerran bezainbat sufritu zuen epaiketan. Berehala harrapatuz gero, heriotza zigorra ezarriko zioten”.

Irastorzak olerkiak idatzi zituen, eta Senpereko Hatsaren Poesia egunetan aurkeztu zituen horietarik batzuk. Bestalde, Hendaiako historiaren lekukotasunak eman zituen, izan eskolan euskaldun izateagatik bizi izan zuen bazterketa kontatuz edo Hitler eta Franco elkartu zireneko anekdotak aipatuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.