ekialde hurbila

NBEk Libanoren eta Israelen arteko mugatik 50 begirale erretiratzea erabaki du

Libanoren eta Israelen arteko mugan begiraleak ditu NBE Nazio Batuen Erakundeak. Ez dute armarik, eta NBEak 50 begirale handik erretiratzea erabaki du. Nazioarteko erakundeko ordezkari batek jakinarazi duenez, bake indarrak dauden gunera lekualdatuko dituzte. Hain zuzen ere, asteazkenean NBEko lau begirale hil zituen Israelgo Armadak eraso batean. Mugako lau postutan banatuta UNIFILeko (Libanora bakea jartzeko asmoz bideratutako segurtasun indarra) 50 begirale daude, horietako bi hustu dituzte dagoeneko.

Berria -

2006ko uztailak 28
=bIsraelek ez du NBEko bake indarrek Libanon esku hartzerik nahi=b Egoera, entrenamendu hobea izan duten tropek kontrolatu behar luketela uste du Dan Gillerman NBEren Segurtasun Kontseiluan Israelek duen enbaxadoreak, ez NBEko bake indarrek. Hori dela-eta, baztertu egin zuen atzo NBEko bake indarrek Libanon esku-hartzea eta uste du hobe litzatekeela nazioarteko indar profesional bat bidaltzea. Gillermanek gaineratu zuen ez diola baimenik emango NBEri bere begiraleen heriotza eragin zuen Israelgo Armadaren erasoa ikertzeko. Bien bitartean, erasoaldiaren hamazazpigarren egunean Israelgo Armadak 130 helburu libanoar bonbardatu ditu. Hezbolak ere, =ikatyusha=i kohete ugari jaurti ditu Israel iparraldeko herrien aurka. "Israelek ez du sekula hitzartu elkarren arteko ikerketa bat, eta ez dut uste AEBetan, Erresuma Batuan, Italian edo Frantzian zerbait gertatuko balitz nor bere gobernuak elkarren arteko ikerketa bat onartuko lukeenik", adierazi zuen Israelgo enbaxadoreak New Yorkeko NBEren egoitzan. Gillermanen hitzetan 1978tik Libano eta Israelen arteko mugan hedatuta dauden NBEko behin behineko bake indarrek ez dute beren lana ondo egin. Izan ere, adierazi zuen =ikasko urdinen=i eraikuntzak Hezbolako ekintzaileek erabili izan dituztela eta NBEko bake indarren lana ez dela eraginkorra izan. "Inoiz ez dira gai izan Israelen aurkako bonbardaketak saihesteko, edo eraso terroristak, edo bahiketak. Ez dute ikusi edo ez dute ikusi nahi izan. Baina alferrikakoak izan dira", azpimarratu du. Gillermanek txatxetarako gogoa ere izan zuen atzo eta NBEko 'aldi baterako' indarrei buruz hitz egin zuen. "=iBehin behineko=i, NBEren hiztegian, 28 urte dira", azaldu zuen. Arrazoi horiek direla medio, Gillermanen iritziz NBEko indarrek ez dute gaitasunik Libanoko egoera kontrolpean mantentzeko. "Ezin du NBEko indar bat izan. Nazioarteko indar profesional bat izan behar du". Nazioarteko indar horrek Hezbola armagabetzea lortu beharko du. Eta gainera, "Siria eta Libanoren arteko muga gainbegiratuz" armak batetik bestera ez bidaltzea kontrolatu beharko du. =bHamazazpigarren egunez Libano bonbardatzen=b Tiro hiria izan da gaur Israelgo Armadako hegazkinen jomuga nagusia. Gutxienez, erasoaldia abiatu zutenetik hamazazpigarren eguna den 130 helburu libanoar bonbardatu dituzte gaur israeldarrek. Antza denez, Hezbolak Tirotik egiten dio eraso Israel iparraldeko Haifa hiriari. Erasoaldi horiek baina ez dute eragotzi Hezbolak =ikatyusha=i misilak jaurtitzea. Israel iparraldeko hainbat herritan koheteen soinuarekin esnatu dira gaur. Lekukoek azaldu dute goizeko zortziak inguruan, besteak beste, Haifa, Carmiel, San Juan de Acre hirietako alarmak piztu direla. Baita ekialderago dauden beste batzuk ere. Oraingoz ez dute hildako edo zaurituen berri eman.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Txagorritxuko erietxean, COVIDaren test serologikoak aztertzen. ©G. RUBIO / FOKU

Eritasunari buruzko lezio berrikusia

Arantxa Iraola

Asko falta da oraino, baina COVID-19aren inguruko ezagutzak egunero ari dira argitzen, osatzen; ondorioz, izurriaren hasieran gaitzaz esan ziren hainbat gauza zahartuta eta atzeratuta geratu dira guztiz. Etengabeko berrikusketa eskatzen du gai honek.

Emakume bat oinez Donostian, erosketen poltsak eskuetan, joan den apirilean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Zaurgarrienak, zaurgarriago

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Pandemiak emakume eta gizonen arteko desberdintasunak sakondu dituela ondorioztatu du Emakunderen txosten batek. Egoera hobetzeko gomendioak eman dizkie erakundeei

Angeluko hondartza. ©Guillaume Fauveau

Maskara derrigortu dute Lapurdiko zenbait herritan

Ekaitz Etxamendi

Miarritzen, Donibane Lohizunen eta Baionan (Lapurdi) beharrezkoa izanen da maskara erabiltzea. 135 euroko isuna izanen du maskararik gabe doanak. Euskal Hirigune Elkargoak jakinarazi du Angeluko eta Miarritzeko hondartzetako gaueko garraioak geldituko dituztela, COVID-19aren hedapena murrizteko.

Jedea Bilboko metrotik irteten, maskara jantzita ©Luis Tejido/EFE

Berrehun positiboren langa gainditu da seigarren egunez jarraian Hego Euskal Herrian

Berria

Azken orduetan 224 kasu atzeman dituzte. Positiboetatik 123 Bizkaian detektatu dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna