Albistea entzun

Altsasu

"Utzi bakean" oihukatuz hartu dituzte Altsasun Ciudadanoseko jarraitzaileak

Foru plaza itxi egin dute goizeko lehen orduan, eta guardia zibilak eta Foruzaingoa jarri dira sarrera-irteeretan. Enparantzaren inguruan, berriz, milatik gora antifaxista bildu dira.

Arantxa Elizegi Egilegor -

2018ko azaroak 4 11:30

Altsasuko Foru plazak oso bestelako irudia eman du gaur. Espainia herritarra lelopean ekitaldia egiten ari dira bertan Ciudadanos, Vox eta Alderdi Popularra. Hori dela eta, goizean goizetik segurtasun neurri zorotzez inguratuta esnatu da herria. 

Foruzaingoak eta Guardia Zibilak itxi egin ditu enparantzarako sarrera irteerak, eta soilik ekitaldira zihoazenek sartu ahal izan dute bertara. Azken horietako gehienak autobusetan heldu dira herrira. 

Jendea biltzen hasi eta ordubete ingurura heldu dira plazara Ciudadanoseko Albert Rivera, Voxeko buru Santiago Abascal eta Nafarroako PPko presidente Ana Beltran. Txalo artean hartu dituzte hangoek. 

Ordea, plazatik ehun bat metrora bestelako harrera egin diete autobusetatik jaitsi direnei. Han, plastikozko zinten aldamenean, antifaxistek deitutako mobilizaziora joandako milatik gora lagunek "alde hemendik" oihukatuz hartu dituzte. 

Oihu artean bada ere, ekitaldia hasi egin dute Espainiako alderdiek, baina berehalakoan harridura aurpegiak nagusitu dira plazan, kanpai hotsak entzuten hasi direnean hizlarien ahotsa estaliz. Hori aski ez, eta gutxira musika doinuak entzuten hasi dira enparantza inguruan. Mikrofonoa nahikoa ez, eta eztarriak urratu behar izan dituzte Espainia herritarra ekitaldia antolatu dutenek.  

Hamabietarako minutu gutxi falta zirenean amaitu da ekitaldia. Beira tindatuak zituen ibilgailuan joan da Rivera Altsasutik. Txaloka eta "alde hemendik" oihuka agurtu dute bertan bildutakoek. Ordea, tentsio uneak ere izan dira amaieran.

Bitartean, bestelako hitzordua dute Iortia plazan. Han hainbat kontzertu eta bertso saio antolatu dituzte Altsasuko gazteekiko elkartasunez. Atzoko manifestazioari jarraikiz, jendetza batu da gaur ere bertan. 

Zaballan

Adur Ramirez de Aldaren eta Iñaki Abaden deia jaso zuten atzo euren gurasoek. Gazteek Zaballako (Araba) espetxetik deitu zieten. Han daude beste bost gazte altsasuarrak ere joan den irailaz geroztik. 

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburua. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

HBko kideei bidalitako bonben auzia ikertzea galdegin du Artolazabalek

Edurne Begiristain

Gertakarien sekretu ofiziala kentzeko eskatu du Jaurlaritzako Justizia sailburuak. EH Bilduk biktimen artean mailaketak egitea egotzi dio

 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Presoek egiteko bat dute elkarbizitzaren eraikuntzan»

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Dudouetek uste du euskal prozesua «berritzailea» eta «inklusiboa» izan dela, aldebakarrekoa ez ezik: «Egon da elkarrizketa bat; euskal elkarrizketa bat». Itxaropenez egiten die so azken aitzinamenduei.

 ©Jon Urbe / FOKU

Herri baten biderako gakoak

Enekoitz Esnaola

Erabakitzeko eskubidea, erreferenduma, estrategia partekatua, gizarte zibila, desobedientzia, eta bide demokratikoak eta baketsuak nabarmendu dituzte Ibarretxek, Torrak, Alvarezek eta Cuixartek

<em>Gatazken eraldaketa demokratikoa</em> izenpeko mahai ingurua, atzo, Donostiako Kursaalean. ©JON URBE / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.