OROIMEN HISTORIKOA

Fusilatuen hobiei buruzko txostena eskatu dio Espainiak Paco Etxeberriari

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak urratutako bideari jarraiki, errepublikazaleen gorpuak aurkitzeko egitasmoa abian jarri nahi du Madrilek

Paco Etxeberria eta Aranzadi zientzia elkarteko beste boluntario batzuk, 2017an, Urkulu mendian (Bizkaia) aurkitutako arrastoen berri ematen.
Paco Etxeberria eta Aranzadi zientzia elkarteko beste boluntario batzuk, 2017an, Urkulu mendian (Bizkaia) aurkitutako arrastoen berri ematen. JUANAN RUIZ / FOKU

Ion Orzaiz -

2018ko azaroak 5

Oroimen historikoaren esparruan Espainiako Gobernuak azken urteetan izandako jarrera aldatu nahi du PSOEk eta, horretarako, frankismoak fusilatu zituenen gorpuzkiak aurkitu, identifikatu eta hobitik ateratzeko egitasmo bat prestatu nahi du datozen urteetarako. Hori egin ahal izateko, hobien egungo kokapenari eta egoerari buruzko txostena eskatu dio Francisco Etxeberria auzi medikuari.

Txostena abendurako egonen da prest, eta Etxeberriaz gainera, hainbat adituk ere parte hartuko dute datu bilketan. "Helburua da gaur egungo egoera ikertzea, informazioa biltzea eta, horrekin, Espainiako Gobernuak erabakiak hartu ahal izanen ditu, datorren urtetik aurrera", azaldu dio auzi medikuak BERRIAri.

Espainiako Gobernuaren nahia da, oroimen historikoari dagokionez, Jose Luis Rodriguez Zapatero presidentearen agintaldian eginiko lana gainditzea eta, horretarako, Euskal Herrian eginiko lana hartuko dute eredu gisa: "Adituen eskarmentua baliatu nahi dute, eta horrekin batera, aintzat hartuko dute azken urteetan Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta beste komunitate batzuetako administrazioek eginikoa".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna