Hamahiru meatzari hil dira Txekian, leherketa batean

Poloniarekin mugan dagoen Karvina hiriko meategi btean izan da eztanda.

Erreskate taldeak CSM meategira sartzen. LUKAS KABON, EFE
arantxa elizegi egilegor
2018ko abenduaren 21a
13:04
Entzun 00:00:00 00:00:00

Karvina hiriko (Txekia) CSM meategian metanoak eragindako leherketa bat izan zen atzo. Eztandaren unean hainbat metazari zeuden meategi barruan, eta gutxienez hamahiru hil dira, eta hamar zauritu. Hildakoetatik 11 poloniarrak dira eta bi txekiarrak —Poloniako mugatik gertu dago meategia—.

Lekukoen arabera, 800 metroko sakoneran izan da leherketa eta kalte handiak eragin ditu meategiaren eremu batean. Erreskate taldeek biktimen bila jarraitzen dute lerro hauek idazteko unean. OKD konpainiako zuzendari Boleslav Kowalczykek adierazi duenez, oso zailak izaten ari dira erreskate lanak, suteak daudelako eta hainbat puntutan keak ez duelako ezer ikusten uzten.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA