Karvina hiriko (Txekia) CSM meategian metanoak eragindako leherketa bat izan zen atzo. Eztandaren unean hainbat metazari zeuden meategi barruan, eta gutxienez hamahiru hil dira, eta hamar zauritu. Hildakoetatik 11 poloniarrak dira eta bi txekiarrak —Poloniako mugatik gertu dago meategia—.
Lekukoen arabera, 800 metroko sakoneran izan da leherketa eta kalte handiak eragin ditu meategiaren eremu batean. Erreskate taldeek biktimen bila jarraitzen dute lerro hauek idazteko unean. OKD konpainiako zuzendari Boleslav Kowalczykek adierazi duenez, oso zailak izaten ari dira erreskate lanak, suteak daudelako eta hainbat puntutan keak ez duelako ezer ikusten uzten.