Nafarroan banatu dute Erregeetako loteriaren bigarren saria

61.776 zenbakiari egokitu zaio bigarren saria, eta zenbaki horretako txartel bat saldu dute Nafarroako hiriburuko San Nikolas kaleko loteria bulegoan, eta bi Tuterako Julian Arcos Escribano kalekoan.

Bartzelonan banatu dute osorik loteriako lehen saria. ALEJANDRO GACIA, EFE
arantxa elizegi egilegor
2019ko urtarrilaren 6a
10:59
Entzun

Gabonetako loteriaren ostean, Erregeetakoaren zain geratzen dira Hego Euskal Herriko etxe askotan. Oraingoan itxaronaldiak merezi izan du, batzuentzat behintzat. Izan ere, Nafaroara joan da bigarren sariaren zati bat, zehazki, 225.000 euro.

61.776 zenbakia izan da 750.000 euroko bigarren saria irabazi duena, eta zenbaki hiru txartel saldu dituzte Iruñean eta Tuteran. Bat hiriburuko San Nikolas kalean eta bi Tuterako Julian Arcos Escribano kaleko bulegoan. Hurrenez hurren, 75.000 eta 150.000 euro banatu ditu loteriak bi toki horietan.

Gabonetako loteriak ere utzi zuen dirurik Iruñean eta Tuteran. Hain zuzen ere, San Nikolas kaleko bulegoan saldu zuten lehen saria eraman zuen txarteletako bat, 800.000 eurorekin saritua.

Lehen saria, berriz, Kataluniako hiriburura joan da osorik. 37.142 zenbakiak serieko bi milioi euro banatu ditu. Katalunian banatu dute hirugarren saria ere, zehazki Sabadellen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.