Armada

Astigarragan entrenamendu militarrak, baimenik eskatu gabe

Espainiako Gobernuak Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuaren galderak erantzun ditu. Ukatu egin du kanta "matxistak" abestu zituztenik; "taldea kohesionatzeko" abestiak izan ziren.

enekoitz esnaola
2019ko urtarrilaren 25a
17:08
Entzun

Iazko azaroaren 13an Espainiako armadako 30en bat kidek Astigarragan (Gipuzkoa) egindako entrenamendu militarren inguruan galdera batzuk egin zizkion Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuak, biharamunean, Espainiako Gobernuari; besteak beste, ea armadak baimenik eskatu al zuen Astigarragako Udalean edo Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailean. Militarrek kanta "matxistak" abestu izana ere aipatu zion.

Gobernuak urtarrilaren 21eko data duen erantzuna igorri dio Beitialarrangoitiari, eta aitortu dio ez zela baimenik eskatu entrenamemdu militarrak egiteko. "Egun hartako martxan Astigarragako herrigunea ahal zen biderik motzenetik gurutzatu zen; 350 metro baino ez ziren egin. Horrelako kasuetan, ez zaio inolako eskaerarik egiten udalari edo Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari". Gobernuak dio zortzi kilometro baino gehiagoko entrenamendua egin behar zutela militarrek, eta neurri horretako saioetarako ez dagoela tokirik Loiolako (Donostia) kuartelean.

Abestiei dagokienez, armadako kideek "taldea kohesionatzeko helburuarekin soilik" abestu zituzten kanta haiek, gobernuaren erantzunak dakarrenez. Esan du Defentsa Ministerioaren "kezka" dela "genero berdintasuna zorrotz errespetatzea" eta "zaintza" lanak egiten dituztela "etengabe". "Mingarria edo pertsonen duintasunaren aurka doan edozein kanta edo adierazpen berehala baztertzen dira".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.