Mendebaldeko Sahara

Nafarroako hiru ekintzaile atxilotu ditu Marokoko Poliziak

Mendebaldeko Saharan "sartzeko" asmoarekin egin zuten bidaia aurreko astean, "eskubideen urraketak" salatzeko

Hiru atxilotuak saharar ekintzaile batekin. ETTANJI AHMED (EQUIPE MEDIA)
2019ko urtarrilaren 28a
11:47
Entzun

Euskal Herritik Mendabaldeko Saharara joandako hiru ekintzaile atxilotu ditu Marokoko Poliziak, Equipe Media hedabideak jakitera eman duenez. Komunikabide horretako bi kide ere atxiki dituzte. Dagoeneko aske daude. Mendebaldeko Saharako lurraldeetatik kanporatu dituzte. Espainiako Estatuak Agadirren duen kontsulatura joan dira hiru ekintzaileak, baina, azaldu dutenez, momentuz ezin diete laguntzarik eman.

ANAS Saharako Adiskideen Nafarroako Elkarteko hiru kide —Alberto Jolis, Iratxo Bakedano eta Maria Perez de Larraia— joan ziren aurreko astean Marokora, Mendebaldeko Saharan "sartzeko" helburuarekin. "Turista" gisa egin zuten bidaia, herrialdetik kanpora ez ditzaten. Joan aurretik bidalitako ohar batean azaldu zuten bidaiaren helburua zela Mendebaldeko Saharako herritarrek pairatzen dituzten giza eskubideen urraketak salatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.