Karmele Solagurenen monolitoari eraso diote

2004an hil zen Solaguren istripu batean, Madrilen preso zegoen semea ikustera zihoala.

jarraia162238.jpg
2019ko urtarrilaren 30a
15:19
Entzun

Gurutze zuri bat margotu dute Karmele Solagurenen omenezko monolitoaren gainean. Barañainen (Nafarroan) dago Solagurenen omenezko eskultura. 2017ko ekainean jarri zuten.

Karmele Gogoan kolektiboak salatu du erasoa, eta hura gaitzesteko eskatu die alderdiei eta instituzioei. "Oraindik badaude alderdiak udal honetan giza eskubideak urratu eta hamasei pertsona hil dituen politika hori babesten dutenak", adierazi du plataformak, eta galdegin dio Gobernuari aitor ditzala sakabanaketak Nafarroan eragindako bi biktimak.

Solaguren 2004an hil zen istripu batean, Madrilgo Alcala Meco espetxean preso zegoen semeari bisita egitera zihoala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.