hauteskundeak

Gemma Zabaletak babesa eman dio Jone Goirizelaia EH Bilduren Bilboko alkategaiari

PSE-EEko kide ohia aurkezpen publikora joan da. "Sinesgarritasuna du Goirizelaiak; hautagairik fidagarriena da".

Gemma Zabaleta —bigarren lerroan, eskubitik bigarrena—, gaur, EH Bilduren ekitaldian.
enekoitz esnaola
2019ko otsailaren 9a
11:18
Entzun

Gaur aurkeztu da Jone Goirizelaia EH Bilduren Bilboko alkategai modura, taldearen Bilboko ekitaldi publiko batean, eta babesa ematera joandakoen artean izan da Gemma Zabaleta PSE-EEko kide ohi eta Eusko Jaurlaritzako sailburu izana. Zabaletak BERRIAri azaldu dio Goirizelaia, pertsona gisa ez ezik —Ahotsak emakumeen mugimenduan elkarrekin ibili ziren—, hautagai modura ere sostengatu duela. "Batetik, Jone laguna da, eta, garai batean, inkomunikazio politikaren aurka borrokatu ginen. Bestetik, pertsona fidagarria da, sinesgarritasuna du; nik esango nuke hautagairik fidagarriena dela. Horrez gain, politika egiteko beste eredu bat du, eta alternatiba berria behar dugu". 

Goirizelaiak ekitaldian adierazi du "eskubideak defendatzeko eta injustiziak ­borrokatzeko" aurkeztuko dela Bilboko alkatetzarako. Egun, EAJk hamahiru hautetsi ditu —haien artean, Juan Mari Aburto alkatea—, eta bigarren taldea da EH Bildu, lau zinegotzirekin. Maiatzaren 26an izango dira hauteskundeak.

EH ˆBilduko legebiltzarkidea da gaur egun Goirizelaia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.