Katalunia

Kataluniarekiko elkartasuna Bilbon

Pankarta handi bana jarri dute Bilboko udaletxean, udaletxe ondoko zubian eta Guggenheim museoan, autodeterminazioa ez dela "krimena" aldarrikatzeko.

Bilboko udaletxea, gaur goizean. @ANCEUSKALHERRIA
2019ko otsailaren 10a
12:03
Entzun

Kataluniarekiko elkartasun mezuekin esnatu da Bilbo gaur. ANC Kataluniako Asanblea Nazionalaren Euskal Herriko ordezkaritzak zabaldu duenez, pankarta handi batzuk jarri dituzte Bizkaiko hiriburuan. Tartean, baita udaletxean ere. Autodeterminazioa eskubidea da, ez krimena, irakur daiteke pankartetan.

Guggenheim museoaren kanpoaldean eta udaletxe aurreko zubian ere jarri dituzte pankarta handiak.

Asteartean da hastekoa Espainiako Auzitegi Gorenean buruzagi independentista katalanen aurkako epaiketa. Euskal Herrian ere antolatu dituzte mobilizazioak, elkartasuna adierazteko. 

Europako hainbat hiritan mobilizazioak egingo ditu ANCk, eta zerrenda horretan sartu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo dituzten elkarretaratzeak. Bilbon, 20:00etan jarri dute ordua, Arriaga plazan. Gainerako deialdiak 19:00etan izango dira, Donostiako Bulebarrean eta Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan. Iruñean ez dute oraindik lekua zehaztu. ANCk azaldu du Euskal Herrian egingo diren protestak Gure Esku Dago-k sustatuko dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.