Urkulluk otsailaren 28an deklaratuko du

Eusko Jaurlaritzako lehendakaria 10:00etan hasiko da aldeen galderei erantzuten Kataluniako prozesu subiranistaren aurkako epaiketan. Lekuko gisa, alde guztiei erantzuteko betebeharra du.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, artxiboko irudi batean. JAVIER ETXEZARRETA, EFE
Gorka Berasategi Otamendi.
2019ko otsailaren 19a
07:14
Entzun

Urkulluren egun berean deklaratuko dute Gabriel Rufian ERCko diputatuak, Albano Dante Fachin Podemeko idazkari nagusi ohiak, Ernest Benach i Pascual Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak (2003-2010) eta Ada Colau Bartzelonako alkateak.

Mariano Rajoy Espainiako presidente ohiak Urkulluk baino bi egun lehenago deklaratuko du, 16:00etan. Haren ostean deklaratuko dute Marta Pascal PDeCATeko idazkari nagusiak eta Xavier Domenech Catalunya en Comuko koordinatzaile nagusi ohiak. Egun berean, baina goizeko saioan, aldeen galderei lekuko gisa erantzungo diete Joan Tarda ERCko diputatuak, Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak eta Artur Mas Kataluniako presidente ohiak.

Hurrengo egunean, otsailaren 27an, deklaratuko dute Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteorde ohiak, Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministro ohiak, Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministro ohiak, Nuria Gispert Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak (2010-2016), Eulalia Reguant Bartzelonako CUPeko zinegotziak, Antonio Baños CUPeko parlamentari ohiak, Josep Ginesta Kataluniako Lan idazkari nagusiak,  Francesc Iglesies Kataluniako Gizarte eta Familia idazkariak eta Adria Comella Kataluniako osasun zerbitzuko zuzendariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.