Xabier Arzalluz, bere esanetan

Xabier Arzalluz eta Manuel Irujo elkarrekin hitz egiten, 1979ko abuztuaren 25ean, Zarautzen. Bien erdian, Carlos Garaikoetxea.
jon olano
2019ko otsailaren 28a
07:08
Entzun

Bere ibilbide politikoan hamaika adierazpen egin zituen Xabier Arzalluz EAJko buruzagi izandakoak. Horietako batzuk dira honakoak:

- 2003-07-31: "EAJren helburua Euskal Herria elkartzea eta askatzea da"

- 2003-10-17: "Tortura kontuak batzuetan gezurra izaten dira. Egia da batzuetan kontsignak dauzkatela. Baina Martxelo Otamendiri entzunda, edo Txema Auzmendiri entzunda Adineko jendea dira, zuhurra. Badakit ez dutela gezurrik esaten".

2004-05-25: "Letonia eta Estonia gu baino pobreagoak dira eta biztanle gutxiago dituzte, eta, hala ere, Europan daude. Gu, ordea, historiaren txantxa baten ondorioz, kapritxosoa den eta Espainia batuaren ideia sendoa duen gobernu baten mende egongo gara. Estatu baten maizter gisa gaude Europan".

- "Kontzientzia txarra daukat Batasunaren ilegalizazioaren gaian irmoagoa ez nintzelako izan"

- 2007-09-21: "Imazena ez zen alderdiaren berrikuntza, batzuek esan duten bezala, errendizioa baizik. EAJren estatutuetan jartzen du [Euskal Herriaren] independentzia lortzeko saioa egin behar dela, eta Imazek... Ikusi besterik ez dago zer txalo jo dizkioten PSOEk-eta”.

- 2009ko ekainak 12: "1977an Xibertako negoziazio haietan ere esan nien ETAkoei-eta pistola mahai gainean jarrita ni ez nintzela haiekin inora joango".

"Euskadiko Estatutua egitean, hutsegite bakarra eduki genuen: Hegoaldeko Estatutua nahi genuen eta ez zen lortu. Eragotzi egin ziguten. Bestela, 1936ko Estatutua baino hobea izan zen".

- "Ibarretxek galdeketa planteatzean, eta HB hasi zenean hari aldeko botoa ematen -Ibarretxek behar zituenak, hori bai-, Madrilen pentsatu zuten: 'Tipo hauek [Eusko Legebiltzarrean] inoiz igual independentzia aldarrikatuko dute!'. Orduan esan zuten: 'HB, kalera instituzioetatik', parlamentatuan gehiengoa kentzeko abertzaleei. Sortu zuten [Espainiako] Alderdien Legea eta bidali dute. Eta gero zer esan zuten? 'Ibarretxe eraitsi behar da'".

- "Espainiako 1978ko Konstituzioan 8. artikulua jarri zuten, militarrek baldintzatuta eta PSOEk-eta onartuta, eta oraindik horrekin dabiltza militar batzuk. Ibarretxek Estatutu Berria atera zuenean, militar batek gutun bidez aipatu zidan Espainiari traizio egin ziola lehendakariak eta, Estatutua gauzatuz gero, tankeek Ajuria-Enea aurrera joan beharko luketela. Nik erantzun nion: 'Besoak altxatuta egongo gara han!'. Lagunok, Europan tankeak dagoeneko ez dituzte onartzen, horrela ez da euskal auzia konponduko".

- 2011-02-22: "Ezker abertzalearekin gehiago fio naiz, Rubalcabaz baino"

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.