Albistea entzun

Hauteskundeak

UPN eta Ciudadanos elkarrekin aurkeztuko dira foru bozetara, Navarra Suma izenarekin

Albert Riverak eman du berria, Madrilen. Hirukoa osatuko dute PPrekin batera, Nafarroan gobernu "konstituzionalista" lortze aldera. UPNren Kontseilu Politikoak gaur iluntzean eman dio baiezkoa egitasmoari.

Albert Rivera Ciudadanoseko burua, Altsasun (Nafarroa), iazko azaroko ekitaldi batean.
Albert Rivera Ciudadanoseko burua, Altsasun (Nafarroa), iazko azaroko ekitaldi batean. Villar Lopez/EFE

Berria -

2019ko martxoak 11 07:00

Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak jakinarazi du Nafarroan UPN eta Ciudadanos elkarrekin aurkeztuko direla maiatzaren 26ko foru hauteskundeetan. Haren arabera, akordiorako oinarria lortu dute horretarako, Nafarroan gobernu "konstituzionalista" lortze aldera. Madrilen hitz egin du Riverak, 2004ko martxoaren 11ko atentatuen oroimeneko ekitaldi baten ostean.

Riverak Madrilen aurreratutakoa berretsi egin du UPNren Kontseilu Politikoak iluntzean. 21:00etan eman dute prentsaurrekoa, Ciudadanoekin batera aurkezteko akordioa babestu dutela jakinarazteko. Joan den astean, UPNk eta PPk iragarri zuten koalizioan aurkeztuko direla Nafarroan maiatzaren 26an. UPNko zuzendaritzaren %72k babestu zuen akordio hori. Ciudadanosekin batera aurkezteko proposamenak askoz ere babes handiagoa jaso du gaurko bileran: %94k egin dute aukera horren alde.

Beraz, hirukoa osatuko dute UPNk, PPk eta Ciudadanosek. Navarra Suma izena emango diote hautagaitza bateratuari.

Ana Beltran Nafarroako PPko buruak esan du ona dela akordioa. "Itun ona da Nafarroarentzat eta Espainiarentzat, gobernuetatik ateratzeko Uxue Barkos [Nafarroako Gobernuko lehendakaria] eta Pedro Sanchez [Espainiakoa]". Azaldu du hiruko formula hori berak abenduan proposatu zuela, "Euskadik Nafarroa bere egiteko arriskuagatik". UPNk orduan baztertu egin zuen.

2015eko foru hauteskundeetan UPNk hamabost parlamentari lortu zituen, PPk bi eta Ciudadanosek batere ez —berrehun botora geratu zen bat lortzetik—.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Maria Txibite Nafarroako lehendakaria. ©VILLAR LOPEZ / EFE

Foru Hobekuntza: osatu edo berritu

Jon O. Urain

Txibitek uste du ez dela garaia Nafarroako Foru Hobekuntza moldatzeko, hura «garatzeko» baizik. Barkosek dio legea «bete gabe» dagoela eta «itun politiko berri bat» beharrezkoa dela

 ©MARISCAL / EFE

«EAJk 40 urtez egin duen politikan dabil EH Bildu orain»

Xabier Martin

Kupoaren bost urterako akordioa da EAJren legegintzaldiko mugarri nagusietako bat, Sagastizabalen arabera. Nafarroako trafiko eskuduntzari ongietorria egin dio.
IAren mobilizazioa, martxoaren 24ko greba zela-ta, Gasteizen. ©Iñigo Uriz / Foku

Mugimendu Sozialistako bi kidek «jazarpen poliziala» salatu dute

Berria

Esan dutenez, «kolaboratzeko» eskaintza egin diete telefonoz zein zuzenean

Tellez, 2008ko ekaineko mobilizazio batean, Managuan. ©Mario Lopez / EFE

Dora Maria Tellezi emango diote Rene Cassin saria

Jon O. Urain

«Giza eskubideen sustapenean, defentsan eta zabalkundean duen konpromisoagatik» sarituko dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.