Udal eta foru hauteskundeak

Elkarrekin Podemos koalizioarako ituna sinatu dute Ahal Dugu-k, Ezker Anitzak eta Equok

Lehen aldiz elkarrekin aurkeztuko dira EAEko udal eta foru bozetan. Lander Martinez Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ahal Dugu-ko idazkari nagusiak adierazi duenez, koalizioaren helburua da "ezkerrekoa, bereizia eta beharrezkoa" den espazio politiko batean sakontzea.

Elkarrekin Podemos koalizioa osatzen duten alderdietako ordezkariak, gaur, koalizio ituna sinatzen.
2019ko martxoaren 15a
14:58
Entzun

Elkarrekin Podemos koalizioa udal eta foru hauteskundeetara hedatuko dute Ahal Dugu-k, Ezker Anitzak eta Equok, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Gaur sinatu dute akordioa hiru alderdietako ordezkariek. Lander Martinez hiru lurraldeetako Ahal Dugu-ren idazkari nagusiak, Isabel Salud Ezker Anitzako koordinatzaile nagusiak eta Stella Garcia Equo Berdeak-eko koordinazio mahaiko kideak aurkeztu dute akordioa.

Martinezen esanetan, Elkarrekin Podemosek frogatu du "jendearentzako erabilgarria" dela eta "inork baino hobeto" islatzen duela euskal herritarren aniztasuna. "Dagoeneko Euskadi ezin da ulertu Elkarrekin Podemos gabe", adierazi du. "Horregatik, ilusio handia egiten digu koalizioa foru ganberetara eta udaletxeetara hedatzea".

Martinezek, Saludek eta Garciak balioa aitortu die hiru indarren arteko elkarlanari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.