Ingurumena

Macronen argazkia lapurtu du Bizi-k Mauleko eta Donibane Garaziko herriko etxeetatik

Berotze klimatikoaren kontrako "ekintza falta" leporatu diote Frantziako presidenteari.

Bizi-ko bi ekintzailea, Macronen argazkiarekin, bi herriko etxeetako batean. BIZI, @BIZIMUGI
Berria
2019ko martxoaren 19a
17:07
Entzun

Emmanuel Macron Frantziako presidentearen argazkia lapurtzera itzuli da Bizi mugimendua. Aldi honetan, Mauleko eta Donibane Garaziko herriko etxeetan egin du ekintza, gaur goizean. Uztaritze eta Miarritzeko herriko etxeekin batera, lau dira mugimendu altermundialistak lapurtutako argazkiak. Frantzia osoan 26 argazki lapurtu dituzte.

Berotze klimatikoaren kontrako "ekintza falta" leporatu diote Frantziako presidenteari, bi milioi herritarrek babesarekin Frantziaren auzitara eraman ondotik. "Frantses gobernuaren erantzunak baieztatzen du ez dela norabide aldaketarik izango nahasmendu klimatikoaren kontra eta aldaketa horren gehiegizko azeleratzearen kontra. Ondorioz, Bizirentzat, argi da horrek erran nahi duela Frantziak berak onartu zituen Pariseko Akordioaren helburuak Estatuak ez dituela beteko". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.