Osakidetza

Osakidetzako irregulartasunak legebiltzarrean ikertzea galarazi dute EAJk, PSEk eta PPk

Ikerketa batzorde bat sortzeko proposamena aurkeztu du EH Bilduk: kontra bozkatu dute EAJk eta PSEk. Abstentziora jo du PPk.

Jon Darpon sailburu ohia eta Iñigo Urkullu lehendakaria, otsaileko irudi batean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
2019ko martxoaren 21a
15:58
Entzun

EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek Eusko Legebiltzarrean dituzten talde parlamentarioek atea itxi diote, bigarrenez, Osakidetzako LEP lan eskaintza publikoan antzemandako irregulartasunak ikertuko dituen batzorde bat eratzeari.

Alde batetik, Eusko Jaurlaritzari eusten dioten bi alderdiek, EAJk eta PSEk, kontrako botoa eman diote EH Bilduk legebiltzarrera eramandako proposamenari; bestalde, PPk abstentziora jo du: gertatutakoaren "larritasuna" onartu bai, baina nabarmendu dute arduradunek "erantzukizun politikoa bere gain hartu" dutela eta irregulartasunak ikertzeko prozesu judizial bat zabalik dela dagoeneko.

Iragan abenduan, ikerketa batzorde hori sortzeari atea itxi zioten EAJk, PSEk eta PPk ere. Bigarrenez, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemos-en babes bakarra izan du proposamenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.