EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek Eusko Legebiltzarrean dituzten talde parlamentarioek atea itxi diote, bigarrenez, Osakidetzako LEP lan eskaintza publikoan antzemandako irregulartasunak ikertuko dituen batzorde bat eratzeari.
Alde batetik, Eusko Jaurlaritzari eusten dioten bi alderdiek, EAJk eta PSEk, kontrako botoa eman diote EH Bilduk legebiltzarrera eramandako proposamenari; bestalde, PPk abstentziora jo du: gertatutakoaren "larritasuna" onartu bai, baina nabarmendu dute arduradunek "erantzukizun politikoa bere gain hartu" dutela eta irregulartasunak ikertzeko prozesu judizial bat zabalik dela dagoeneko.
Iragan abenduan, ikerketa batzorde hori sortzeari atea itxi zioten EAJk, PSEk eta PPk ere. Bigarrenez, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemos-en babes bakarra izan du proposamenak.