Europako bozak

Orain Errepublikak hautagaitzak hiru ordezkari lortuko lituzke; EAJ gabe geldituko litzateke

EH Bilduren, ERCren eta BNGren arteko batura aintzat hartzen duen lehen inkesta da. Martxoaren hasieran egin dute galdeketa.

Josu Juaristi Orain Errepublikak koalizioaren hautagaia. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2019ko martxoaren 29a
10:23
Entzun

Europako Parlamentuaren azken inkestaren arabera, maiatzaren 26ko bozen ondoren europarlamentaririk gabe geldituko litzateke EAJ. Egun duen eserleku bakarra galduko luke. PDeCATekin batera ez aurkezteak kalte egingo lioke, beraz. Eta erabakia kalterako izango litzateke PDeCATentzat ere, ez bailuke eserlekurik lortuko. Aldiz, EH Bildu, ERC eta BNG biltzen dituen Orain Errepublikak hautagaitzak hiru ordezkari izango lituzke Europako Parlamentuan.

Azterketak aurreikusten du PSOEk garaituko duela Espainiako hautesbarrutian, 19 ordezkarirekin. Atzetik segituko liokete PPk (13), Podemosek (10), Ciudadanosek (9), Voxek (5) eta Orain Errepublikak (3).

Frantziako hautesbarrutian, berriz, Errepublika Martxan eta Modem Mugimendu Demokratikoa alderdi zentristak lortuko lituzteke diputatu gehien (23), baina oso gertu luke Marine Le Penen RN Batasun Nazionala (21 diputatu). Haien atzetik geratuko lirateke LR Errepublikanoak (13), FI Frantzia Intsumisoa (8), EELV Europa Ekologia-Berdeak (8) eta PS Alderdi Sozialista, PRG Ezkerreko Alderdi Erradikala eta PP (8).

Azterketaren arabera, Alderdi Popularrak jarraituko luke izaten Europako Parlamentuko indar nagusia, 188 ordezkarirekin (-29); Alderdi Sozialistek 142 europarlamentari lortuko lituzke (-44); ALDEk, 72 (+4); Nazioen eta Askatasunen Europak, 61 (+24), Berdeek 51, (-1); GUE/NGLk, 49 (-3), Europako Kontserbadore eta Erreformistek, 53 (-22), eta Askatasunaren eta Demokrazia Zuzenaren Europak, 30 (-11). Beste 7 eserleku lortuko lituzkete adskripziorik gabekoek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.