Trafiko istripuak

Pertsona bat hil da Azkoienen, trafiko istripuan

AP-15 errepidean izan da istripua; auto bat bidetik irten da. Goizean beste hildako bat izan da Tebas-Muru Artederretan gertatutako istripu batean.

2019ko martxoaren 29a
22:03
Entzun

Nafarroako Foruzaingoak berri eman duenez, istripu "oso larria" gertatu da gaur AP-15ean errepidean, Azkoien parean. Pertsona bat hil da, auto bat bidetik atera ondoren. 20:00ak pasatxoan gertatu da ezbeharra. Diario de Navarra-ren arabera, urtebeteko haur bat da hildakoa.

Goizean, berriz, beste hildako bat izan da Tebas-Muru Artederreta. 49 urteko gizon bat hil da Iruñea eta Tutera arteko N-121 errepidean izandako istripuan. Ospitalera eraman dute larrialdi zerbitzuek, baina ezin izan dute salbatu. Zauritu bat ere izan da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.