Altsasuko auzia

Altsasukoek eskerrak eman dituzte manifestazioko "auzolan erraldoiagatik"

Bideo bat grabatu dute Altsasu Gurasoak eta Altsasukoak Aske plataformako kideek, altsasuarrei eta martxoaren 24ko mobilizazioan parte hartu zuten guztiei eskerrak emateko.

2019ko apirilaren 1a
15:15
Entzun

"Ezin izango dugu eman diguzuen maitasun guztia bueltatu. Hala ere, saiatuko gara". Hitz horiekin, eskerrak eman nahi izan dituzte Altsasu Gurasoak eta Altsasukoak Aske plataformako kideek joan den martxoaren 24an Altsasuko gazteen aldeko manifestazioan parte hartu zuten guztiei. Ostiralero egiten duten elkarretaratzearen ondoren, bideo bat grabatu zuten eskerrak emateko: "Manifestaziora etorri ziren lagun guztiei eskerrak bidaltzearen beharra eta gogoa sentitzen dugu. Altsasuko herri osoari ere,gure mirespena, ezin gaitezke dugun herriaz harroago egon".

"[Espainiako] Auzitezi Nazionaletik atera gara azkenik", oroitarazi dute Altsasuko Gurasoek eta Altsasukoak Aske plataformak, ohar batean. Sekulan sartu behar ez genukeen salbuezpenezko tribunal hori, neurririk gabeko zigorrak jaso ditugun hori bera". Martxoaren hasieran, Auzitegi Nazionalak berretsi egin zituen Altsasuko gazte auzipetuen zigorrak, 13 urtera artekoak. "Hortik atera gara, Auzitegi Gorenera begira jartzeko. Badakigu auzia denboran luzatzen dutela nahita, baina bide luze honetan oso argi geratzen ari da ez garela geldituko azkena aske izan arte".

Bereziki eskertu dituzte joan den igandeko mobilizazioa aurrera ateratzeko "auzolan erraldoian" aritu ziren 300dik gora altsasuarrak. "Aurreko egunetan kaleak autoz husteko lanean aritu zen taldea; harmailak montatu zituena; udaletxeko langileak; pankarta, kartel eta abar egin zituen taldea; Zelai kalean gauez zaintzen egon zen taldea; trafikoa zaindu zuten pretsona horiek guztiak; manifan segurtasuna zaindu zutenak; DYA; orriak banatu eta garbiketa egin zutenak; aniztasun funtzionalekoak, haimak jarri zituztenak; pegatak saldu zituztenak; materiala saltzen egon zirenak; Kukuerreka Elkartea [...] eta bolondres anonimo zerrenda luzea, manifestaldi hau bere eta denon erantzunkizun gisa ulertu zenuten guztiok. Zinez: eskerrik asko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.