Salaketa

Josetxu Piperrak taldearen abesti baten aurkako salaketa jarri du Guardia Zibilak

El Dromedario Records disko etxeak erretiratu egin du abestia. Espainiako segurtasun indarren arabera, "iraingarria" da O.V.N.I. abestia.

2019ko apirilaren 2a
16:52
Entzun

"Badira izaki batzuk katalogatzen ez dakidanak/ eta uniformatuta datoz, hiltzeko lizentziarekin/ segadak egiten dituzte eta binaka datoz/ Espainian bakarrik bizi dira, jainkoaren pare bizi direlako".

Horrela hasten da Josetxu Piperrak & The River Rock Band taldearen O.V.N.I. abestia, El Dromedario Records disko etxeak erretiratu duena.

Erabakia Guardia Zibilaren salaketa baten ondotik etorri da. Hark auzitara jo du abestia "iraingarria" dela iritzita, eta, Barañaingo bake epaitegiko auzi saioaren ostean, disko etxeak onartu egin du abestia sareetatik erretiratzea eta diskoa saltzeari uztea.

Auzi saiora ez dira azaldu taldeko kideak, eta, beraz, Guardia Zibilaren Justizia Elkarteak haien kontrako salaketa jarriko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.