Aberri eguna

'Aurrera egin' lelopean manifestazioa egingo du EH Bilduk Iruñean, Aberri Egunean

Otegiren esanetan, koalizioak bere gain hartu du Independentistak sarearen lekukoa, "Iruñea hiriburu izango duen nazio proiektua" eraikitzeko.

Arnald Otegi eta Bakartxo Ruiz, Iruñean. JESUS DIGES, EFE
2019ko apirilaren 3a
16:53
Entzun

Espainiako hauteskundeen atarian egingo da aurten Aberri Eguna, eta zentzu horretan aurrera begiratzeko deia egin nahi du koalizio abertzaleak. "Autoritarismoranzko eta kontra erreformarako joera dago uneotan; atzera begirako proiektu bat jarri nahi dute martxan", ohartarazi du Arnaldo Otegik, EH Bilduko koordinatzaileak. Horiek hala, aurrera egiteko beharra dagoela aldarrikatzeko, manifestaziorako deia egin dute Aberri Egunerako, apirilaren 21erako. Aurrera egin lelopean, manifestazioa eguerdiko 12:00etan irtengo da Iruñeko autobus geltokitik.

Era horretan, Independentistak sarearen lekukoak hartu nahi du koalizioak. Sareak aurten ez du Aberri Eguneko ekitaldia antolatuko, ez baitu lortu deialdi "bateratua" egiterik, eta EH Bilduk eta EH Baik eurena egitea erabaki dute, Iruñean batak eta Donibane Garazin bigarrenak. "Zortzi lurraldeetarako nazio proiektu bakarra da gurea, Iruñea hiriburu izango duena", adierazi du Otegik.

Eskuinak Nafarroan lor ditzakeen ordezkariez ohartarazi du Bakartxo Ruiz Nafarroako presidente izateko EH Bilduren hautagaiak. "Aldaketa geldiarazi nahi dute nola edo hala; azken urteetan bultzatu dugun aldaketa politiko eta soziala. Espainiaren batasuna jarri dute beste edozeren gainetik".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.