euskal presoak

Unai Lopez de Okariz Darocara hurbildu dute, Granadatik

PSOEren gobernuak 24 euskal preso gerturatu ditu orain arte.

Euskal presoak euskal herriratzearen aldeko manifestazioa, Bilbon, jon den urtarrilaren 12an. MARISOL RAMIREZ, FOKU
2019ko apirilaren 3a
18:54
Entzun

Unai Lopez de Okariz euskal presoa (EPPK) Granadako kartzelatik Darocakora hurbildu dute, Espainiako Espetxeetako Instituzioen erabakiz, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Etxerat-ek bezala Altsasu (Nafarroa) erreferentzia hartuta, Euskal Herritik 290 kilometrora dago orain; lehen, 815era.

Madrilek martxoaren 18an iragarri zuen gerturatuko zutela, baita Idoia Martinez —Lamatik Villabonara— eta Oier Urrutia —Lamatik Logroñora— ere. Urrutia pasa den astelehenean lekualdatu zuten, baina Martinez oraindik ez dute mugitu. Gasteizkoa da Lopez de Okariz.

PSOEren gobernuak 24 euskal preso hurbildu ditu iazko ekainean Moncloara heldu zenetik; horietatik 22, azarotik aurrera. Euskal Herriratu, lau preso egin ditu. Bigarren gradua 26ri eman die —besteak beste, Lopez de Okarizi—; hirugarren gradua, lauri. 

Espainiako Estatuan 225 euskal preso inguru daude; horietatik zortzi baino ez dauzkate Euskal Herrian. Lehen graduan,%80 inguru.

Atzo, berriz, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzaren erabakiz Aitzol Gogorza euskal preso eria kartzelatik atera zen, eta etxean beteko du zigorra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.