21. Korrika

Korrikaren kartelak apurtuta agertu dira Lizarran

Alkateak salatu du "pentsamolde eta hizkuntza bakarra" nahi dutela zenbaitek, baina "uholde herritarrak" gaindituko dituela halakoak. Gaur iluntzean da heltzekoa 21. Korrika

Lizarra, gaur goizean. @KOTARROEUS
2019ko apirilaren 4a
13:15
Entzun

Gauez, ezkutuan, ilunpean, "gorrotoz" apurtu dituzte. Gares, Mañeru, Zirauki, Lorka eta Villatuerta pasatuta, Lizarrara (Nafarroa) heltzekoa da gaur Korrika, 19:25 aldera, eta seinalizazioa eta gainerakoak prest zituzten herrian: kartelak, plastikoa... Gauez, ordea, apurtu egin dituzte. Hala jakinarazi du Kotarro Garean euskaldunon elkartearen aldizkariak.

"Baina hizkuntza-eguraldia aldakor dator", erantsi dute aldizkariko kideek: "Entzun dugu 19:30erako korrikalari-enbata datorrela, bizpahiru furgoneta, lasterketa koloretsu eta zaratatsu bat; ehunka mingainez osaturik. Grisetik kolorera doan eguna izanen da".

Lizarrako alkate Koldo Leozek ere salatu du gaueko "barrabaskeria". "Uholde herritarra" goraipatu du hark ere; iluntzerako espero dute herrian, kaleak konpromisoz eta kolorez betetzeko.

Goizekoaren oso bestelako irudiak utzi ohi ditu Lizarrak Korrikaren bueltan. Martxoaren 28an, esaterako, ehunka haur batu ziren Korrika Txikira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.