Euskal presoak
Zigorra beteta, aske geratu da Mikel Orbegozo presoa
Hamalau urteko kartzela zigorra ezarri zioten preso donostiarrari, eta azken hilabeteak Valladoliden egin ditu.

Iazko urte bukaeran gerturatu zuten Mikel Orbegozo Valladolidera (etxetik 294 kilometrora); aurrez Badajozen egon zen preso. Gaur goizean, berriz, aske geratu da, hamalau urteko espetxealdia osorik beteta.
2005eko otsailaren 21ean sartu zuten preso Orbegozo, erakunde terrorista bateko kide izatea, armak legez kanpo edukitzea, dokumentuak faltsutzea eta aginteari aurre egitea leporatuta. Urte berean atxilotu zuten, Valentzian, Sara Majarenasekin batera, eta atxiloaldian torturak salatu zituzten biek.
Bestalde, Etxerat elkarteak jakianarazi duenez, Unai Lopez de Ocariz preso gasteiztarra Granadatik (Espainia) Darocara (320 kilometro) gerturatu dute.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.