Espainiako Poliziaren egutegiak banatu ditu umeen artean Iruñeko Bideko Ama ospitaleak

BERRIAk jakin duenez, Eritzaintza zuzendaritzaren erabakiz banatu dute Poliziaren egutegia. Hainbat ume gaixoren hurbilekoek kexa agertu diote ospitaleari.

Espainiako Poliziaren egutegiko irudi bat.
2019ko apirilaren 5a
10:31
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako poliziak eta minbizia duten haurrak ageri dira I will survive izenburua duen komiki itxurako egutegian. Bideko Amaren ospitaleko laugarren solairuan banatu dute; hain justu, ospitaleratutako haurrak dauden solairuan. Ospitale barruko iturriek BERRIAri jakinarazi diotenez, bazkariarekin batera banatu dute.

Egutegiak harridura eta protestak eragin ditu hainbat gaixoren hurbilekoengan. Erizaintza langileei galdetu diete zer dela eta banatu dizkieten umeei Espainiako Poliziaren egutegiak. Erabakia nork hartu duen ere jakin nahi izan dute. Egutegiak banatzeko erabakia Erizaintza saileko zuzendaritzak hartu duela jakin du BERRIAk.

Espainiako Poliziaren egutegiek komiki irudi bana dute hilabete bakoitzeko. Poliziaren espezialitate desberdinetako agenteak eta minbizia duten umeak dira bertan ageri diren istorioetako protagonistak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.