Korrika

Korrika Euskal Herritik kanpoko hainbat hiritara hedatu da

Bartzelonan, Valentzian eta Madrilen Korrikarekin bat egin dute ehunka euskaltzalek. Bihar ere segida izango du lasterketak atzerrian. Australian, esaterako, babesa agertuko diote Korrikari.

Korrika Bartzelonan abiatu den unea.
2019ko apirilaren 6a
08:02
Entzun

Korrikaren lehen asteburua baliatu dute Euskal Herritik kanpoko hainbat hiritan euskararen aldeko lasterketari bultzada emateko. Bartzelonan, Valentzian eta Madrilen euskaltzale ugari elkartu dira Korrikarekin bat egin eta hirietako kaleetan barrena lasterka egiteko.

Bartzelonan bildu da jende gehien.

Bartzelonan bizi den euskaldun ugari, euskara ikasle asko eta euskararen aldeko herritarrak batu dira. Omnium Cultural elkarteak eraman du lekukoa tarteetako batean.

Lasterketaz gain, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bartzelonan, jai giroan. Castell-ak, musika eta dantzak izan dira, besteak beste.

Madrilen, 11:30ak aldera abiatu da Korrika. Espainiako hiriburuko erdigunea zeharkatu ondoren, ekitaldia egingo dute Toledoko Atean. Segidan, herri bazkaria egingo dute. 170 lagunek eman dute izena bazkarirako.

Jai giroan elkartu dira Valentzian ere. Pintxoekin, musikarekin eta dantzekin girotu dute Korrikarekin bat egiteko eguna.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.