Berri Txarrak

Berri Txarrak taldeak kontzertu berezia emango du Kobetamendin, uztailean

Txartelak 12:00etan jarri dituzte salgai Interneten. Taldeak iragarri du kontzertua orain artekoetatik desberdina izango dela.

jarraia164924.jpg
2019ko apirilaren 8a
15:48
Entzun

"Aurtengo kontzertu guztietarako sarrerak ordu gutxian amaitu ostean, iragarpen garrantzitsu bat dugu Berri Txarrak taldearen jarraitzaile guztientzat: inork sarrera gabe geratu beharko ez lukeen kontzertua", horrela aurreratu du talde nafarrak Kobetamendin (Bilbo) emango duen kontzertua. Uztailaren 14koa "berezia eta handia" izango dela ere iragarri dute.

Sarrerak 12:00etan jarri dituzte salgai Interneten. Aurreratu dute Ikusi Arte birako beste kontzertuekin alderatuta desberdina izango dela Kobetamendin emango dutena, baina ez dute eman xehetasun gehiagorik.

Iazko abenduan jakinarazi zuen taldeak "etenaldi mugagabea" egiteko asmoa. Geroztik egin dituzten kontzertu guztietarako txartelak lortzeko ilara luzeak egin dituzte asko eta askok, eta kexu izan dira jarraitzaileak txartelak ordu gutxian amaitu direlako gehienetan. Hori dela eta, taldeak berak iragarri zuen kontzertu handi bat egiteko asmoa, denentzat tokia izango zuena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.