Korrika

Sakanatik Arabako Errioxara, 'aro berriari klika'

Sakanan izan da gauean 21. Korrika, eta goizean goiz sartu da Araban, Lautadatik. Bastidan, kilometro bateratua egingo dute euskalgintzako eta erakundeetak ordezkariek.

jarraia164977.jpg
2019ko apirilaren 9a
13:27
Entzun

Nafarroako iparraldea zeharkatuta, Sakanatik Arabarako bidea egin du gauean 21. Korrikak. Besteak beste, Altsasutik igaro zen goizaldean, eta Altsasuko Gurasoek egin zuten kilometro bat, espetxeratutako gazteen argazkiak atzean zituztela.

Lautadatik sartu da 21. Korrika Araban. 07:00 aldera sartu da Asparrenan, eta Zalduondon buruhandiek eraman dute lekukoka. Handik, Agurainera egin dute, eta jendetza elkartu da kilometro horietan. Besteak beste, omenalditxoa egin diote AEK-ko kideek irakasle erretiratu bati.

Arabako Errioxan ibiliko da gaur 21. Korrika: Guardian, Eltziegon, Samaniegon... 19:15 aldera espero dute Bastidan, eta abagune berezia izango da han ere. 1252. kilometroa bateratua izango da: elkarrekin egingo dute euskalgintzako eta erakundeetako ordezkariek. Aurreko Korrikan egindako Santiago zubiko kilometroaren jarraipena izango da, eta Aro berriari Klika egitasmoan Albaolan hartutako konpromisoen hurrengo urratsa. Gauez, berriz, Trebiñun sartuko da lekukoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.