Katalunia

Erreferendumarekin lotuta, TV3eko eta Catalunya Radioko zuzendariak auzipetu dituzte

Desobedientzia, prebarikazioa, funtsak bidegabeki erabiltzea, dokumentuak faltsutzea eta sekretuak jakinaraztea egozten diete 32 auzipetuei.

TV3eko zuzendari Vicent Sanchis dago auzipetuen artean. IGOR SUSAETA
arantxa elizegi egilegor
2019ko apirilaren 9a
07:22
Entzun

Orotara, 32 pertsona dira Bartzelonako epaitegiko 13. salako epaileak auzipetu dituenak. Aurrez ikerketapean zeuden guztiak, 2017ko urriaren 1eko erreferenduma antolatzen izandako parte hartzeagatik. Auzipetu dituenen artean daude TV3eko zuzendari Vicent Sanchis eta Catalunya Radioko buru Saul Gordillo. Aldiz, auzitik kanpo utzi dute Santiago Vidal epaile ohia

Horrez gain, diru publikoa bidegabe erabiltzeaz akusatutako 17 auzipeturi sei milioi euroko bermea ezarri die. Epailearen arabera, erreferenduma egiteko ustez baliatutako diru kopuruaren parekoa litzateke bermea.

Diru publikoa erreferenduma prestatzeko erabiltzea ez ezik, dokumentuak faltsutzea, prebarikazioa, desobedientzia eta sekretuak zabaltzea ere egozten diete. Sanchisez eta Gordilloz gain, auzipetuen artean daude, besteak beste, Amadeu Altafaj Generalitateko ordezkaria Europan, Natalia Garriga Generalitateko zerbitzu arduraduna eta Josep Masolive Puig Fundacio.cat-eko kidea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.