Korrika Txinan

Txinako harresiraino eraman dute Korrika

Ezpeletako talde batek Txinako harresi ezagunean egin du bat euskararen aldeko lasterketarekin.

2019ko apirilaren 9a
11:48
Entzun

Korrikak Euskal Herriko bide eta errepideak zeharkatzen dituen aldiro, atzerrian bizi diren edo bidaian dauden euskaldun ugarik egiten dute bat harekin. Ohikoak ditugu Boiseko edota New Yorkeko irudiak, jendea Korrikaren aldeko kartelak eskuetan eta lasterka. Aurten, ordea, urrunago heldu da lekukoa.

Ezpeletako talde batek (Lapurdi) Txinako harresiraino eraman du euskararen aldeko aldarria. Panpi Dirasarrek zabaldu ditu lasterketaren irudiak bere Twitterreko kontuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.