Korrika

Mexiko eta Kaliforniaraino heldu da oraingoan Korrika

Mexiko Hirian lekukoa Etxepare Institutuaren irakurletzako irakasleak eta La Jornada egunkariko ordezkariek eraman dute, besteak beste.

arantxa elizegi egilegor
2019ko apirilaren 10a
09:37
Entzun

Euskal Heriko mugak gaindituta, munduan zehar bidaiatzen jarraitzen du Korrikak. Mexiko Hirian eta San Frantziskon (Kalifornia, AEB) ere egin dute euskararen aldeko lasterketa. Mexikon, hainbat instituzio eta erakunderen babesa izan du ekinaldiak, besteak beste, Etxepare Institutuarena, Pluralia argitaletxearena edota Hizkuntza, Hizkuntzalaritza eta Itzulpengintza Eskola Nazionalarena.

Korrika baliatuta, hizkuntza gutxituak izan dituzte gogoan Mexikoko hiriburuan, eta horietan egindako musikaz gozatu ahal izan dute ekitaldira bildu direnek. Horrez gain, haurrentzako ekintzak eta herri bazkaria ere antolatu dituzte. Ehundik gora pertsona elkartu ditu Korrikak Mexiko hirian.

Mexiko Hiriko euskal etxeak ere Korrikarekin bat egin du, Euskara da gure territorio libre bakarra lelopean. Euskal diasporako dozenaka lagun elkartu dira, eta hiriko erdigunea zeharkatu dute lasterka. Horrez gain, aurrentzako jolasak antolatu dituzte eta Izaro abeslariak eskainitako kontzertuaz gozatu dute.

Jende gutxiagorekin baina gogo betez egin dute lasterka San Frantzisko hirian ere.

[youtube]https://youtu.be/UqmwinqwO_w[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.