Pintaketak

Ahal Dugu, EH Bildu, Ciudadanos eta UPNren bulegoei eraso diete

Herri errepublika federal baten alde eta Langileen benetako boterearen alde irakur daiteke pintaketetan.

jarraia165086.jpg
2019ko apirilaren 11
12:25
Entzun

Langile Frontearen Gazteriak pintaketak egin ditu EH Bildu, Ahal Dugu, Ciudadanos eta UPNren Iruñeko eta Sarrigurengo bulegoen kanpoaldean. Besteak beste, Herri errepublika federal baten alde, Langileen benetako boterea eta Espainiako Herri Errepublika Federalaren alde irakur daiteke idatzietan.

Adolfo Araiz parlamentariak salatu ditu EH Bilduren aurkako pintaketak, eta nabarmendu du horiek egin dituztenek ez dutela ezagutzen langile borroka. "Iraultza etxetik egiten dutenak dira horiek, eta Leninen berak salatu zuen ezkerreko mugimenduak bultzatzen. Hori bai oso espainolak dira".

Ahal Dugu-ko Eduardo Santosek ere gaitzetsi ditu erasoak, eta egindako pintaketak garbitzen laguntzera gonbidatu ditu egileak, era horretan "errespetuari buruzko zerbait" ikasiko dutelakoan. Ciudadanosek, berriz, "askatasunaren alde" lanean jarraituko dutela iragarri du.

Espainiako Langile Frontearen adarra da aipatu taldea. Plataforma sortu berria da, eta ezagun egin zen Ahal Dugu-ko Iñigo Errejonen aurkako protesta batengatik. Horrez gain, Martxoaren 8ko greba feministaren aurka ere agertu zen, eta ez parte hartzeko eskatu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.