Korriklika

Korrikaren atzean dagoen boluntario taldearen lana aztertu du 'Korriklika'-k

Ramonik eta Lohitzunek Korrikara erderaz hitz egiten joaten direnak izan dituzte hizpide. Oihana Iguaran Barandiaranen bertsoak bildu ditu gaurko saioak.

2019ko apirilaren 12a
13:53
Entzun

Korrikak Gipzkoako kostaldea zeharkatu du, eta Donostiara iritsi da gaur arratsaldean. Dagoeneko, 2.000 kilometroko langa gainditu du. Ibilbide hori antolatu eta lasterketa posible egiteko, boluntario askoren lana dago atzetik. Talde hori nola antolatzen den jakin nahi izan du Korriklikak, eta Irati Seijo Diez Korrikaren furgonetako kidearengana eta Uxoa Olaskoaga Rezabal Korrikaren Urola Kostako arduradunarengana jo du.

Horrez gain, Txakur Gorriak sormen taldeak euskararen transmisioa hartu du abiapuntu gaurko ilustraziorako. Ramonik eta Lohitzunek, berriz, kezka agertu dute Korrikara erdezar hitz egiten joaten direnengatik. Azkenik, eguneko irudi ederrenen bilduma egin du saioak, ohikoa denez. Gaurko saioan, Oihana Iguaran Barandiaranen bertsoek jantziko dute bilduma hori.

Korriklikaren aurreko saio guztiak ikus daitezke BERRIAk Korrikari eskainitako webgune berezian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.