Euskal presoak
Haranburu, Esnal eta Ion eta Unai Parot askatzeko eskatu dute hamar elkarretaratzetan
Preso dituztenetik 30. urtea dute aurten, eta Bagoaz mugimenduak antolatu du mobilizazioa. 250 bat lagun bildu dira. Maiatzaren 7an Senperen biltzera deitu dute, Haranbururen askatasuna galdegiteko.

Apirilean sartzearekin batera, Xistor Haranburu, Jakes Esnal eta Ion Parot eta Unai Parot euskal presoek 30. urtea hasi dute espetxean. 30 urte! Aski da lelopean, Bagoaz mugimenduak hamar elkarretaratze egin ditu Donibane Lohizune eta Baiona artean. Antolatzaileek azaldu dutenez, 250 bat lagun elkartu dira bilkura horietan: 70 Donibane Lohizunen, 45 Angelun, 30 Getarian, 45 Miarritzen, 50 Baionan...
Ion, Jakes, Unai eta Xistor-en askatasuna aldarrikatzeko 250 lagun bildu gira gaurko elkarretaratzeetan ! Ondoko hitzordua maiatzaren 7an, Senperen Xistorren baldintzapeko askatasuna eskatzeko #egunbatgehiagorikez Beste ezezko bat ez da onartuko! pic.twitter.com/d5lcfoAUil
— BAGOAZ (@BagoazGO) 2019(e)ko apirilaren 13(a)
70 personnes à St Jean de Luz #pasunjourdeplus 70 pertsona Donibane Lohizunen #egunbatgehiagorikez pic.twitter.com/UkEbpn8RRk
— BAGOAZ (@BagoazGO) 2019(e)ko apirilaren 13(a)
Frantziako Estatuko espetxeetan diren hiru presoen kasuan —Ion Parot, Esnal eta Haranburu; Unai Parot Espainian dute—, baldintzapean aske geratzeko orain arte egindako eskaera guztiak ezeztatu egin dizkiete. Aske uzteko garaia badela aldarrikatu du Bagoaz mugimenduak.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.