21. Korrika

BERRIAko langileak ere, Korrika

Goizaldeko ordubiak pasatuta iritsi zen Korrika Andoaingo Martin Ugalde kultur parkera. Jarraipen zabala egin du BERRIAk, besteak beste, webgune berezi batean.

BERRIAko langileak lekukoarekin, atzo, Andoainen (Gipuzkoa). JON URBE, FOKU
2019ko apirilaren 13a
10:27
Entzun

Donostian auzo auzo jendetza bildu ondoren, gauez sartu zen Korrika Oiartzualdean (Gipuzkoa). Handik Hernanira eginda, goizaldeko ordubiak pasatuta iritsi zen Andoainera, Urnieta aldetik. Martin Ugalde kultur parkean, bertako langileek hartu zuten lekukoa; tartean, BERRIAkoek.

21. Korrikaren jarraipen zabala egin du BERRIAk, webgune berezi batean. Bihar, Gasteizeko amaiera ekitaldiaren berri emateko zuzeneko telebista saio bateratua ikusi ahalko da, eta irrati saio bateratua entzun ere bai. BERRIAren webgunean, Kanalduden, Infosareko tokiko telebista kateetan, Goienan, Hamaikan eta ETB2n ikusi ahalko da telebista programa, 11:30etik aurrera.

Bederatzigarren eguna zuen atzo Korrikak. Mutrikutik barrena sartu zen Gipuzkoan, eta Azpeiti aldera jo zuen. Jende asko bildu zuen herriz herri, eta ez eskola umeak bakarrik. Zarauzko sarreran ere agertu zen belaunaldi katea: ume ugari errepide bazterrean lasterketara sartzeko zain, eta lekukoa eramaten, gurpil aulkian, zahar egoitzako adineko batzuk. Harro jaso zuten ikurrindun testigua zentroaren aurretik pasatzean, adineko eta zaintzaile multzo bat txaloka zutela.

Azken-aurreko egunean. Gipuzkoan igaroko du goiza Korrikak; besteak beste, Goierrin eta Debagoienean. Eibartik barrena irtengo da Bizkai aldera, bazkalondoan. Durangaldean izango da arratsaldean, eta gauean, Arratian. Debagoienera itzuli, eta Gasteiz aldera joko du goizaldean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.