Eskumenen transferentzia

Eskuduntza baterako adostasuna lortuta, bihar egingo dute Batzorde Mistoa Jaurlaritzak eta Madrilek

AP-68 autobideko Arabako eta Bizkaiko zatien kudeaketaren transferentzia eginda, Foru Aldundiek bereganatuko dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako errepide guztien kudeaketa. Bihar bilduko dira Madril eta Jaurlaritza, bideokonferentziaz, arratsaldeko 16:30tan

Joan den azaroan egin zuten azkenekoz transferentziei buruzko Batzorde Mistoa, Bilbon. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
2019ko apirilaren 15a
15:24
Entzun

Hainbat astez lau transferentzien eskualdatzearen negoziazioetan aritu ostean, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du iritsi direla Madrilekin akordio batera, AP-68 autobidearen kudeaketa eskualdatzeko. Joan den ostegunetik "negoziazio biziak" izan dituztela jakinarazi dute Jaurlaritzako iturriek, eta asteburuan hitzarmena lotu nahian ibili ostean, gaur egin dute akordioa. Bihar egingo dute, bideokonferentziaz, Batzorde Mistoa Jaurlaritzako eta Madrilgo ordezkariek eskualdatzea ofizial egiteko. Bertan izango dira Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozramailea, Pedro Azpiazu eta Arantxa Tapia.

Joan den ostegunean jakinarazi zuen Jaurlaritzak ezadostasun handiena transferentzien balorazio ekonomikoaren inguruan zrela. Lakuak eskatu zuen kontzertu ekonomikoaren araberako akordioa lotzeko, eta bestelako neurri ekonomikoak baliatu nahi zituen Madrilek. Gaur lortutako akordioaren arabera, Jaurlaritzak bere egingo du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako errepide sarearen kudeaketa, eta, ondoren, Foru Aldundiei egingo die eskumenaren transferentzia. 2026 bitarte, ordea, Jaurlaritzak bere egingo du Abertis enpresarekin Madrilek zuen kontratuta, eta, gainera, ordainsaria izango du autobideak.

Eskumena bere eginda, Jaurlaritzak bi milioi euro gutxiago ordainduko dizkio Kupoan Madrili.

Gainontzeko transferentziak

Jaurlaritzak, gainera, adierazi du bi aldeek hartu dutela "konpromisoa" lanean segitzeko, egiteke diren gainontzeko transferentziak epean betetzeko. Hain justu, AP-68ko kudeaketaren transferentziaz gain, produktu farmazeutikoen legeen aplikazioa, ohiko erretiroaren aurretiko laguntzak enplegu erregulazio espedienteen eraginez kaltetutakoentzat eta eskola asegurua dituzte negoziatzeke oraindik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.