Errepideak

Emakume bat hil da Gasteizen auto istripu batean

A-1 autobidean jazo da ezbeharra, andrearen ibilgailua errepidetik atera denean

Arabako suhiltzaileak.
arantxa iraola
2019ko apirilaren 20a
18:12
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur goizean izan da istripua, Jundiz parean. Irunerako norabidean zihoan ibilgailua, eta errepidetik atera da. Bakarrik zihoan autoan. Larri zaurituta geratu da, eta larrialdi zerbitzuak heldu direnerako, hilotz zen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, emakumea Mungiakoa (Bizkaia) zen, eta 41 urte zituen. Ertzainek ikerketa bat jarri dute martxan istripua zerk eragin duen jakiteko.

Ez da eguneko istripu bakarra izan. Araban bertan, Zuian, Altubeko errepide zaharrean, istripua izan du gizon batek gaur eguerdian, eta ibilgailutik irten ezinik geratu da. Poliziaren laguntza behar izan du. Erietxera eraman dute ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.