Aberri Eguna

Otegi: "Ezkerreko independentismoak milioi bat boto lortzea da erronka"

EH Bilduk jendetza bildu du Iruñean Aurrera Egin. Erabaki lelopean egin duen manifestazioan. Bertan izan dira Espainako Kongresu eta Senaturako hautagaik ere. 

jarraia165448.jpg
2019ko apirilaren 21a
13:52
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainian eskuin muturra geldiaraztea da EH Bilduren lehen helburua, eta horretarako milioi bat boto lortzeko erronka jarri dio alderdiak bere buruari. Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak argi utzi du eskubide eta askatasunetan aurrera egitea dela euren asmoa, eta horretarako urratsak egin behar direla, "su motelean egositako kontraerreformena ez da aukera bat guretzako, horrek ere atzeraka joanarazten gaituelako".

Datorren asteburuan egingo diren Espainiako hauteskundeek Madrilen inartsu bihurtzeko aukera bat eskaintzen dutela adieraz du Otegik, eta itxaropentsu agertu da. "Taula politikoaren erdian kokatzea lortu dugu. Nire nortasun agirian espainola naizela jartzen duela dio [Javier] Esparzak, eta arrazoi du. Baina bigarren lerroan iraungitze data ere ageri da". 

"Astebete barru milioi bat boto baino gehiago batuko ditugu ezkerreko subiranistok autodeterminazio eskubidea, preso politiko guztien askatasuna eta politika sozial aurrerakoiak aldarrikatzeko", adierazi du buruzagi abertzaleak, eta aurez Gasteizen, Iruñean eta Madrilen egin bezala Espainian ere eskuin muturrari galga jarri beharraz ohartarazi du. 

ERCko eta EH Bilduren Kongresu nahiz Senaturako hautagaiek ere hartu dute hitza alderdiaren Aberri Eguneko ekitaldi nagusian. Esquerraren izenean taldearen bozeramaile Marta Vilaltak hitz egin du eta gogorarazi du urriaren 1eko erreferendumaren ondotik ez dagoela atzera egiterik. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.