gazte mugimendua

Gazte Sozialisten Topagunea egingo dute Azpeitian, ekainaren 12tik 16ra

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleak eragileek antolatu dute. Adierazi dutenez, topaketaren helburua izango da beren "jardunaren potentzia biderkatzea eta potentzia hori prozesu sozialista elikatzeko proiektu desberdinak indartzeko erabiltzea".

2019ko apirilaren 23a
10:36
Entzun

"Komunitatea indartzeko eta aisialdirako" eskaintza kulturala eta "eduki politikoa lantzeko eta eztabaidatzeko aukera" uztartuko ditu Gazte Sozialisten Topaguneak Azpeitian (Gipuzkoa), ekainaren 12tik 16ra bitartean. GKS Gazte Koordinadora Sozialistak eta IA Ikasle Abertzaleak eragileek elkarrekin antolatu dute topaketa, eta, hain zuzen, elkarlanean aritzeari garrantzia aitortu diote. "Elkarrekin askoz indartsuagoak baikara".

Antolatzaileen esanetan, "ildo sozialista elikatzen duten proiektuen indarrak biderkatzea" funtsezkoa da, eta horretara bideratuko dute topaketa. IAk eta GKSk ohartarazi dutenez, "inposatu nahi diguten gazte sumiso, indibidualista eta berekoiaren aurrean, prozesu sozialistara lerrokatuko den gazte borrokalari eta konprometitua eraikitzen jarraitu behar dugu". Horretarako, ezinbestekotzat jo dute gizarte bizitzako hainbat eremu "polititzatzen hastea". Besteak beste, jai eredua bera. "Jaialdi kapitalistaren ospakizun eredu hutsala alboratu" nahi dute antolatzaileek.

Gazte Sozialisten Topagunean, "lan egiteko egunek" izango dute pisu handien. Bereziki, Krisiaren Seme-alabak taldeak Azpeitiko Esklabak eraikinean okupatu duen eremuari bultzada emateko lanek izango dute garrantzia lehenengo egunetan. Horretarako, espazioa egokitzeko lanak antolatuko dituzte. Horrez gain, "eskaintza kultural anitz" izango da. Kontzertuak eta bertso saioak, besteak beste.

"Proiektu eta praktika lokalen artean existitzen den isolamendua gainditu eta guztion babes eta indar kolektiboa antolatzea berebizikoa zaigu", gaineratu dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.