iheslariak eta deportatuak

"Borroka fronte berria" zabaltzera dei egin du euskal iheslarien kolektiboak

EIPK-k uste du Madrildik "haize ustelak eta immobilismoa" datozela Euskal Herrira. Igandean Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan EH Bildu bozkatzeko eskatu du.

EIPK-ko kideak, 2014an, Arrangoitzen egindako agerraldi batean. JUAN CARLOS RUIZ, FOKU
2019ko apirilaren 25a
17:48
Entzun

Espainiako Estatuko eskuinetik eta "sozialdemokraziatik" Euskal Herriarentzako "haize ustelak eta immobilismoa" datozela uste du EIPK Euskal Iheslari eta Deportatu Politikoen Kolektiboak, BERRIAra helarazitako agiri batean esan duenez, eta, egoera horren aurrean, "premiazkoa" deritzo "borroka fronte berria zabaltzea, gizarte aske bat eraikitzeko bideak zabalduko dituena. Bide hori borrokatik etorriko da, eta borrokatik bakarrik lortuko dugu bidea zabaltzea. Horretarako indartsuak izan behar dugu".

EIPK-k nabarmendu du gatazkaren urte luzeetan oso garrantzitsua izan dela ezker abertzalearen "batasunari" eustea, eta aurrerantzean ere horrela segitzera dei egin du. "Urte askotako borroka gogorra bezain zailaren ibilbidea definitu eta finkatu behar dugu, gure herria askatasun nazional eta sozialera lorpenera bidean". Ohartarazi du garbi duela Espainiako Estatua saiatuko dela ezker abertzalea "banatzen, azpijokoa eta mesfidantza sustatuz".

Ezker independentistaren ahotsa Euskal Herriko kalean eta instituzioetan "argia" izan behar dela adierazi du iheslari eta deportatuen kolektiboak, eta, datorren igandean Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan EH Bildu bozkatzeko eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.