Albistea entzun

Euskal kulturgintzaren aurkako polizia operazioa

Xabier Arzalluz: "Tortura ez bada, tratu txarrak ia beti egoten dira"

Euskal kulturgintzako hainbat enpresa eta lagunen aurka Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak eta Guardia Zibilak atzo aurrera eramandako operazioa "gehiegikeria" iruditzen zaio Xabier Arzalluz EAJko EBB Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariari. Era berean, ordea, horrelako operazioak euskal gizartean "eragin mesedegarria" izaten dutela uste du, "aurkako erreakzioa" sortzen dutelako. Atxilotuen inguruan kezka agertu du, horrelako segadetan "tortura ez bada, tratu txarrak ia beti" egoten direla pentsatzen baitu.

Berria -

2003ko urriak 17
"PPk horrelako gehiegikeriak egiten ditu gorputzak eskatzen dielako, antieuskaldunak eta faxistak direlako, ideologiaz. Espainiar abertzaleak dira, eta hori zilegi da, baina gauzak egiteko inteligentzia pixka bat behar da, eta horiek gehiegizko bideetatik dabiltza. Azkenean guri egiten digute on, herri honetako jendea mugitu egiten baitute, tentsionatu. Eta gure jendea tentsionatuta ez badago, ez dugu gauza handirik egingo. Segi dezatela bide horretatik", adierazi du Arzalluzek ETB1ean Maddalen Iriartek egin dion elkarrizketan. Nolanahi ere, "mesede" horren truke ordaintzen den prezioa —hau da, sarekadak eta atxiloketak— oso handia dela onartu du, hain justu, horrelako operazio askotan tortura kasuak gertatzen direla uste baitu. "Erraz esaten da zortzi atxilotu daudela, baina horien pasadizoa kuarteletatik kartzeletara iritsi arte oso gogorra da. Horien kezka, horien beldurra… Tortura ez bada, tratu txarrak ia beti egoten dira. Hori prezio handia da, baina prezio horrek zerbait ekartzen du herriarentzat". 'Egunkaria' ixteko operazioan atxilotu zituzten hainbat lagunek egin zituzten tortura salaketei erabateko sinesgarritasuna eman die Arzalluzek: "Tortura kontuak batzuetan gezurra izaten dira. Egia da batzuetan kontsignak dauzkatela. Baina Martxelo Otamendiri entzunda, edo Txema Auzmendiri entzunda… Adineko jendea dira, zuhurra. Badakit ez dutela gezurrik esaten".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.